Lopez: "Dagoeneko hitzak eta agiriak ez dira nahikoa; ekintzek erabakiko dute bake aukera berri bat irekitzen den"

2007ko ekainaren 7a
11:24
Entzun
Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiaren arabaera, etorkizunean berriro ETArekin beste bake prozesu bat abiatzeko baldintzak gogorragoak izango dira, eta su-etena aldarrikatzea ez da aski izango. "Barajaskoaren ondoren esan genuen etorkizuinean prozesu bat ezingo dela abiatu atentatu bat eta bi hilketarekin bateragarri den agiri batekin", agertu du ETB2ko El Punto saioan egin dioten elkarrizketan.

"Prozesu bat abiatzeko egiaztatu beharko da armak behin betiko uzteko asmoa dutela. Denon artean hori egiaztatzeko gai garenean abiatuko da, erakunde armatu hori desagertzen ari dela egiaztatzen dugunean". Lopezek esan du PSOEk irakaspen argi bat atera duela prozesu honetatik, "hitzak eta agiriak" ez direla nahikoa. "Egia da ikasi dugula hitzak eta agiriak ez direla nahikoa, eta, beraz, ekintzek erabakiko dute bakerako bidea abiatzeko beste aukera bat irekitzen den".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.