EAEko Aurrekontuak

Lopez: "Sozialisten aurrekontu proposamenak ase ezean ez da akordiorik egongo"

2006ko urriaren 31
16:34
Entzun
Eusko Jaurlaritzako hirukoak beste alderdiren baten babesa behar du 2007ko aurrekontu proiektua onartzeko. Iaz, PSE-EEren babesarekin egin zuten aurrera 2006ko aurrekontuek. Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiak gaur ziurtatu duenez, "sozialisten aurrekontu proposamenak ase ezean ez da akordiorik egongo".

Lopezek ziurtatu duenez, aurrekontuei dagokienez PSE-EEren "lehentasunak" etxebizitzak, hezkuntza eta ikerketa, osasuna eta gizarte politika direla. "Gure eskaera sozialei erantzuna ematen bazaie soilik izango da posible gurekin akordioa lortzea", azaldu du.

Gogorarazi du Eusko Jaurlaritzari dagokiola aurrekontuei buruzko akordioa lortzea. Hala ere, berretsi du PSE-EEren nahia "hitz egitea eta negoziatzea" dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.