Lopezek dio Batasunari "exijentzi demokratikoak eginda" PSE-EE ere mahaian esertzeko prest dagoela

2005eko ekainaren 29a
15:59
Entzun
PSE-EEko Idazkari Nagusi Patxi Lopezek esan du, PSE-EE prest dagoela alderdien mahaian Batasunarekin esertzeko, Eusko Jaurlaritzako lehendakari Juan Jose Ibarretxe "exijentzia demokratiko hori sakontzeko prest" balego.

Izan ere, Lopezen iritzian, Ibarretxek "zuzenketa" egin zuen Eusko Jaurlaritzako sailburuen kargu hartze ekitaldian, "Batasunari indarkeria gaitzesteko exijentzia jarriz". Lopezek esan du, Jaurlaritzako lehendakaria "elkarrizketarako kondizioak beharrean printzipioak ulertzen hasi dela". Beraien iritzian, "elkarrizketa baten helburua bakea lortzea baldin bada, demokrazia arauak bete behar ditu, bizitza eskubidea onartzetik hasi, eta helburu politikoak lortzeko terrorismoaren erabilera gaitzesteraino".

Nolanahi ere, gaur goizean 'Radio Euskadi'-n egin dioten elkarrizketan Ibarretxek esan du, "indarkeriarik ez egotea" ez dela hitz egiteko baldintza bat, baina "normalizazio politikorako" akordio bat lortzeko, "behar beharrezkoa" da bere ustez, "ETAren indarkeria bukatzea, eta baita kale borrokarena ere".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.