Mariano Raxoi PPko buruzagi eta Espainiako presidentetzarako hautagaia ETAk hildako Isaias Carrasco PSE-EEko zinegotzi ohiaren hil kaperan izan zen atzo iluntzean, eta bisita horren harira eztabaida gertatu zen PPko eta PSE-EEko buruzagien artean.
PSE-EEko iturriek azaldu dutenez, Raxoi hurbildu zitzaionean sozialistek biktimei eraso egiten ditela inoiz gehiago ez esateko eskatu zion. Raxoi isilik geratu zen, eta harekin batera zihoan Maria San Gil PPren EAEko buruak gaitzespen keinu batekin erantzun zion, sozialisten iturrien arabera. Hori dela eta, "zuri ere gauza bera esaten dizut, Maria", erantsi bide zuen Lopezek.
Carrasco zenaren senideren batek ere ohar bera egin zien PPko buruei, PSE-EEko iturriek agertu dutenez. Hala ere, ukatu egin dute, PPk atzo zabaldu bezala, Lopezek Raxoiri galarazi zionik Carrascoren senideengana hurbiltzea doluminak emateko.
Lopezek eztabaida izan du Raxoirekin hil kaperan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu