Patxi Lopezek PSEeko batzar nagusiak idatzitako komunikatua irakurri du. Bertan azaldu dutenez, baikortasunez hartu dute ETAren erabakia. PSEren esanetan, "euskal gizartea aspalditik egon da halako egoera baten alde lanean".
Hala ere, Patxi Lopezek "tentuz ibiltzea eta arduraz jokatzea" eskatu du. Bake eta askatasun garaian sartzera goazela dirudiela gaineratu dute.
PSEk uste du, guztiok irabaziko dugula ETAren suetenarekin, baina aipamen berezia egin die ETAren biktimei. Haren ustez, "proiektu totalitario baten izenean" hil zituztelako.
Lopezek duintasuna berreskuratzeko garaia dela esan du, eta espero duela, egoerak eskatzen duen neurrian egotea politiko guztiak. Politika egiten jarraituko dutela, eta egoera berri hau alderdikeriarik gabe landu behar dela esan dute.
Lopezek "tentuz ibiltzea eta arduraz jokatzea" eskatu du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu