Etxerat gustura azaldu da EAE Auzitegi Nagusiak presoen eskubideen aldeko Arrasateko ekimenak baimendu dituelako, "errepresioaren salaketari babesa ematen baitio erabakiak". Eusko Jaurlaritzak, "eskuan legerik izan gabe", udan ekitaldiak debekatu izanak "errepresioaren aldeko apustua" egin duela deritzo Etxeratek, eta Patxi Lopez Jaurlaritzako lehendakariaren, Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuaren eta Idoia Mendia bozeramailearen dimisioa eskatu du, baina Ertzaintzako buruena ere.
"Jipoitu egin gaituzte, iraindu, mehatxatu, eta isunak jarri dizkigute, baina ez dute lortu helburua, presoen aldeko eskubideen aldarrikapena eta espetxe politika kriminalaren salaketa kalean egon direlako", esan du Etxeratek gaur, Bilbon.
Donostian hainbat lagunek ordu erdiko elkarretaratzea egin dute, isilean, Miramar Jauregiaren atarian, EHUren ikasturte hasierako ekitaldia zela-eta.
Lopezen eta Aresen dimisioa eskatu du Etxeratek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu