Lopezen euskarazko mintzaldia, "poema"

2009ko ekainaren 20a
19:33
Entzun
Manifestazioa udaletxe aurrera iritsi denean, euskaraz ekin dio Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak bere hitzaldiari. Efe berri agentziak dio poema irakurri duela, "Lopezek berak egindakoa". Hauxe leitu du:

Heldu da berriz egun iluna.

Entzun dugu bonbaren zarata.

Euskaldun hiltzaileak hil digu hiritarra.

Eduardo Antonio Puelles hil dute guztiok makurtu nahian.

Zein garesti egiten zaigun askatasunaren bidea!

Baina ez dute irabaziko.

Ez dakite ez garela berdinak,

Guk hiltzailerik ez dugula onartzen. Eurak baino hobeak garela.

Hor datza gure indarra.

Eta euren ahulezia.

Negar gazia daukagu aurpegian,

Minak apurtzen digu bihotza,

Baina askatasunaren eskuek biltzen gaituzte,

Guztion indarrak batzeko

Ahotsak elkartzeko,

Guztiok batera "ETA ez" esateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.