Euskal preso politikoen senide talde batek Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiaren hitzaldia eten du: gazteleraz Sakabanaketak hil egiten du jartzen zuen pankarta eskegi dute Eusko Legebiltzarreko gonbidatuzentzako eserlekuetatik, eta, halaber, presoen aldeko oihuak egin dituzte.
"Egia" ager dezala eskatu diote oihuka Patxi Lopezi, eta presoen eskubideak urratu egiten direla onar dezala. Izaskun Bilbao Legebiltzarreko presidenteak pankarta kentzeko eta isiltzeko agindu die, eta segurtasun zerbitzuetako kideek kanpora aterarazi dituzte.
Hitzaldia berriro hasi duenean, protesta hori sektore batzuen "heziketa demokratikorik ezaren" agerpide dela irtzi dio Lopezek.
Lopezen hitzaldia eten dute presoen senideek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu