Patxi Lopez PSE-EEren idazkari nagusiak esan du ez EAJ eta ez bere alderdia ez direla aritu ezker abertzalea maiatzeko hauteskundeetan ez egoteko lanean. "Ezker abertzalea bera izan da egin behar zuena egin ez duena. Zergatik ez dute baztertzen indarkeria helburu politikoak lortzeko? Zergatik ez dira indarkeritik aldentzen politika egiteko?".
Ezker abertzaleak hauteskundeetan parte hartu edo ez, horrek "eraginik ez" du izango bake prozesuan Lopezen ustez, "bake prozesua lurpean geratu zelako Barajasko atentatuarekin".
Lopezen ustez, ezker abertzaleak ez du egin behar duena egin bozetan izateko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu