"EAk berak ere ez du sinesten [Espainiako] Estatuari desobedentzia egingo zaionik". Hala erantzun dio gaur Paulino Luesma Espainiako Gobernuak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan daukan ordezkariak Begoña Errazti EAren lehendakariari. Honek esan du "gehiengoak nahi duena ez badu betetzen [Espainiako Estatuak], desobedentzia planteatzeko garaia" izango dela.
Luesmaren ustez, "militantziaren txalo erraza" jasotzeko bota du hori Erraztik, "eta beste alderdi abertzaleekiko desberdintasuna adierazteko. Baina plantoaren aukera hori Justiziaren funtzionarioek, udaltzainek, Ertzaintzak, Ogasun sailetako funtzionarioek, EITBko langileek edota enpresariek ere ez dute sinesten".
Rodolfo Ares PSE-EEren Antolakuntza idazkariak, berriz, Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzaren lehendakariari Erraztiren adierazpenak "ezeztatzeko" eskatu dio, "ez direlako erantzukizunez egindakoak".
Luesma: "EAk berak ere ez du sinesten Estatuari desobedentzia egingo zaionik"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu