Luis Mari Zengotitabengoa bermepean aske utzi du Espainiako Auzitegi Nazionalak. Abuztuaren 21ean hartu zuten atxilo Belgikan, eta Espainiako Gobernuak ETAko kidetzat jo zuen; areago, lehergaiz beteta atzeman zuten furgoneta batekin lotu zuen. Belgikatik Espainiaratu, eta 30.000 euroko bermearekin aske utzi dute.
Auzitegi Nazionalak urtarriletik agindua emana zuen Zengotitabengoa atxilotzeko. Orduan Espainiako Barne Ministerioak zabaldu zuenez, "erreserban" zegoen durangarra, eta Ingalaterrara ihes egitekotan zen. Guardia Zibilak "etakide bilatuenen" zerrendan zuen aske utzitako gizona.
Luis Mari Zengotitabengoa aske utzi dute, 30.000 euroko bermepean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu