Ezinezkoa ematen badu ere, erreskate taldeek bizirik dagoen jendea aurkitzen dute oraindik eraikinen hondakinen artean. Lurrikaratik astebetera, lau lagun onik ateratzea lortu dute azken orduetan. Hori da, esate baterako, 25 urteko Hoteline Losama neska gaztearen kasua. Hondakinen artean sortutako zirrikitu batean egon da astebetez, eta atera denean "miraria" gertatu dela adierazi du.
Era berean, 60-70 urteko beste emakume bat eta 8-10 urteko bi neba arreba atera dituzte bizirik azken orduetan erreskata taldeetako kideek.
Lurrikara handitik astebetera jendea bizirik erreskatatu dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu