Lurrikarak eragin handia izan du burtsan

2011ko martxoaren 11
16:26
Entzun

Azpiegituretan eta pertsonengan izan duen eraginaz gain, Burtsan ere eragin handia izan du Japonian jazo den lurrikarak eta ondorengo tsunamiak. Tokioko Nikkei indizeak nabarmen egin du behera -179,95 puntu-, eta azken bost asteetako maila baxuenean dago orain.

Tokioren beherakadak, Asiako gainontzeko merkatuen beherakada ekarri du. Ondorioz, Seuleko, Shanghaiko, Hong Kongeko, Singapureko, Malasiako eta Bangkokeko merkatuek galerak izan dituzte.

Lurrikarak ez du eraginik izan, oraingoz, Europako burtsetan, baina aseguru konpainietan eragin handia izango duela aurreikusten da. Segurantzak ordainduta dituzten ondasunei konpentsazio handiak ordaindu beharko dizkiete erakunde horiek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.