Lurrikarak Europan

2009ko apirilaren 7a
09:22
Entzun
1963ko uztailaren 26a. Gutxienez mila lagun hil ziren Mazedonian, Skopje hiriburuan. Ritcher eskalan 6,9 graduko lurrikara izan zen, eta hondamendiaren ondorioz, ehun bat mila herritar etxerik gabe gelditu zen.

1966ko abuztuaren 18a. 2.520 lagun inguru hil ziren Turkiako ekialdeko lurrikaran.

1999ko abuztuaren 17a. Turkiako Izmit eta Istanbul hirietan eragin zituen kalte gehien Ritcher eskalan 7,4 graduko lurrikarak; orotara 17 bat mila lagunek galdu zuten bizia.

1999ko azaroaren 19a. Ritcher eskalan 7,2 graduko lurrikaran 400 bat lagun hil ziren Duczen, Turkian.

2002ko urriaren 31. Italiako hegoaldeko San Giuliano di Pugliako eskola erori zen lurrikara baten ondorioz. Ikasleak eskolan zirela gertatu zen ezbeharra, eta ikasgela bateko haur guztiak hil ziren.

2003ko maiatzaren 1a. Turkiako hego-ekialdean 160 bat lagunek galdu zuten bizia; tartean 33 haurrek.

2009ko apirilaren 6a. Italiako erdialdean gutxienez 179 lagun hil dira, Ritcher eskalan 5,8 graduko lurrikararen ondorioz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.