Irak
M-11ko sarraskia bere gain hartu zuen taldeak Italia erasotzeko mehatxua egin du
Martxarne 11ko Madrilgo atentatuak bere gain hartu zituen lehen taldeak, Abu Hafs Al Masri Brigadak, Italia erasotzeko mehatxua egin du Internet bidez. Talde horrek Italiako Gobernuari ohartarazi dio hilaren 15a baino lehen beren tropak Iraketik erretiratzen ez badituzte, atentuak egingo dituztela. Erroman eta beste zenbait hiritan beren zelulak edozein unetan atentatu bat egiteko prestatuta daudela ohartarazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu