EB-Berdeetako koordinatzaile nagusi Javier Madrazo gustora agertu da gaur 'Radio Euskadi'-n. Izan ere, atzo IUko herrialteetako koordinatzaileek bilera egin zuten, eta han, Jaurlaritzaren Estatutu Berrirako Proposamena ez babestea erabaki bazuten ere, Espainiako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko elkarrizketaren alde azaldu ziren.
"Zapaterori exigituko diogu, Eusko Legebiltzarrean onartutakoari ezin diola ezezko sinple batekin erantzun. Hau ezin da horrela konpondu. Negoziatzera eta hitzegitera behartuta dago. Mahai gainean proposamena bat dago, eta hori ez da proposamen bakarra, EB-Berdeek ere federalismoaren proposamena jarriko dugu, eta beste talde politikoek ere beraien proposamenak jartzeko aukera izango dute. Argi dagonea da, elkarrizketa eta negoziazio prozesu bat irekitzeko beharra dagoela".
Madrazo: "Argi dago elkarrizketa eta negoziazio prozesu baten beharra dagoela"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu