Javier Madrazo Ezker Batua-Berdeakeko koordinatzaile nagusiak igandeko manifestaldiaren debekuaren gaineko adierazpenak egin ditu.
Batasunari eskatu dio "ez baliatzeko" manifestaldiaren debekua "konfrontazioa akuilatzeko". Horretaz gain eskatu die "zuhurtziaz jokatzeko, eta bakea eta lasaitasuna bermatzeko, PP eta PSOEren estrategiak ez elikatzeko".
Bestalde, Herrizaingo Saila "legegintza murriztailearengatik eskuak lotuta" dagoela ohartarazi du, eta eskatu die "Alderdien Legea indargabetu, eta arazoaren muinera" jotzeko.
EB-Berdeak
Madrazo: "Herrizaingo Sailak Alderdien Legea indargabetu behar du, eta arazoaren muinera jo"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu