Barajasko aireportuko atentatua gaitzetsi eta bakea eskatzeko milaka lagun atera dira kalera Madrilen, eta Ekuadorko etorkinen elkarteek -hangoak ziren atentatuan hildako bi lagunak- eta UGT eta CCOO sindikatuek deituta. Bakearen, bizitzaren eta askatasunaren alde. Terrorismoaren kontra da deitzaileek manifestazioari jarri dioten leloa, baina milaka lagunek Bakea aldarrikapenarekin zeramatzaten txartelak izan dira gehien ikusi direnak.
Zapateroren gobernuko hainbat kidek parte hartu dute manifestazioan, hala nola, Jesus Caldera Lan ministroak eta Carmen Calvo kulturakoak. Baita PSOEko hainbat buruzagik ere, besteak beste, Jose Blanco Antolakuntza idazkariak.
PPk ez du parte hartu ekitaldian, deitzaileengan ETAren kontrako borondate argirik ez duela sumatu iritzita. Manifestazioaren bezperetan ika-mikak izan dira antolatzaileen eta PPren artean, pankartako leloan askatasuna hitza ez zela agertzen argudiatzen baitzuen PPk.Antolatzaileek amore emanzuten, baina hala ere, PPk uko egin dio parte hartzeari.
Madrilen ere milaka lagun atera dira kalera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu