Gaur eguerdian eskaini duen prentsaurrekoan, Arnaldo Otegik EBBk Lizartzako auziaren inguruan hartutako erabakia gaitzetsi du: "ezin da PPk eta PSOEk onartutako Alderdien Legearen aurka egon eta, gero, lege hori aplikatu". Honenbestez, EAJren zuzendaritza kontraesanean ikusten duela adierazi du Otegik, "bide legalak aztertuko direla esan eta, aldi berean, bide legalik ez dagoela onartzen duelako".
Otegik EAJri leporatu dio Madrilen esanetara aritzea, "handik datozen manipulazio guztien baldintzapean" arituz. Otegiren ustez, egoera ez dago horretarako, "mamua ez baitago Madrilen, gure artean baizik". EAJri, EAri eta EB-IUri "herriari herriarena dena" buelta diezaiotela eskatu die Batasuneko buruak.
Lizartzan zein Euskal Herriko udalerri guztietan "gauzak herri borondatea errespetatuz konpontzen dira eta herritarren arteko akordio bat eginez". Horretan, "etxekoak" ados jarri behar direla azpimarratu du Arnaldo Otegik.
Madrilen esanetara aritzea leporatu dio Otegik EAJri
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu