Madrilen, ez da akordiorik luzapenari buruz

2020ko ekainaren 18a
21:05
Entzun

EAEko Elkarrizketa Sozialerako Mahaiak gaur  jakinarazitako akordioak eskatu dio Espainiako Gobernuari aldi baterako erregulazioei eusteko. Beste hiru hilabetez pandemiari lotutako erregulazio bereziak luzatzeko asmoa du Madrilek, baina artean ez du erabakirik hartu, CEOE patronalarekin eta CCOO eta UGT sindikatuekin adostutako testu bat aurkeztu nahi duelako.  

Gaur arratsaldean beste bilera bat egin dute Lan Ministerioan, baina aurrekoak bezala, akordiorik gabe bukatu da. Negoziatzen jarraitzea erabaki dute

.
Espainiako Gobernuak atzera bota du patronalak eta sindikatuek egindako azken eskaera, hau da, ABEE bereziak irailaren 30era arte luzatzea —eta ez abendura arte, aurretik zioten bezala—, baina oraingo baldintzei eustea. Gobernuak, ordea, bere gain hartzen duen kotizazio zatia txikitu nahi du, enpresak bultzatzeko langileak ABEEtik ateratzera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.