Maialen Eldua euskal presoa libre geldituko da gaur edo bihar, 18.000 euroko bermea ordainduta, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak esan duenez. Gazte independentisten aurka azaroan egindako operazioan atxilotu zuten, eta Espainiako Poliziaren tratu txarrak eta jazarpen sexistak jaso zituela salatu zuen. Soto del Realen espetxeratu zuten eta han eduki dute harrezkero.
Donostiarra da Eldua, Egia auzokoa.
Maialen Eldua libre geldituko da, bermea ordainduta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu