alderdien erreakzioak

Maider Belokiren dimisioa eskatu du UPNk

2016ko maiatzaren 6a
20:02
Entzun

Enrique Maia UPNko zinegotziak Maider Beloki Iruñeko Kultura eta Hezkuntza zinegotziaren dimisioa eskatu du, auzitegiak bi haur eskolaren hizkuntza eredua aldatzea galarazi ostean. Gainera, esan du udalak epaia bete ezean Joseba Asiron alkatearen dimisioa ere eskatuko duela.

Belokik "ez du minutu bat gehiago ere kudeatzen ari den saila kudeatzeko gaitasunik", Maiaren esanetan: "Hondamendi hutsa izan da nola tratatu dituen gurasoak eta oposizioa".

Ohar batean, Carlos Gimeno PSNko Hezkuntza idazkariak adierazi du Iruñeko Auzitegiaren epaia "sendoa" dela eta PSNk defendatutakoa "berretsi" egiten duela; hizkuntza ereduen aldaketak "ondorio larriak" izango zituela ohartarazi zuen PSNk.

Hori horrela, udal gobernuari eskatu dio "[Espainiako] Konstituzioan aitortutako hezkuntza eskubidea errespetatzeko" eta bi haur eskolen eredu aldaketan atzera egiteko.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.