Eskerrak eman ditu behin eta berriz Maite Pagazaurtundua Joseba Pagazaurtundua zenaren arreba eta Terrorismoaren Biktimen Fundazioko lehendakariak komunikabideen aurrean egin duen agerraldian. Eskerrak ustez anaiaren hiltzailea atxilotu dutelako –Pagazaurtunduak ziurtzat jo du Ertzaintzak atxilotutako Gurutz Agirresarobek tirokatu zuela-. Ertzaintzari ez ezik, Espainiako segurtasun indarrei eta CNI Inteligentzia Zentroari eman dizkie eskerrak, “profesinal horien guztien lanik gabe ez baitzen iritsiko ETAk egun bizi duen gainbehera”.
Anaiaren ustezko hiltzailea atxilotu izana beren familiarentzako ez ezik gizartearentzako onuragarria dela azpimarratu du Pagazaurtunduak. “joko arauentzat ez baitago ezer suntsitzaileagorik zigorgabetasuna baino”. Albistearen berri izan ondoren familiako kideek sentimendu bereziak izan dituztela onartu du, batik bat, “lasaialdi moral sentsazio bitxi bat”.
Opor egunak han igarotzen ari zirela-eta Santanderren (Kantabria, Espainia) egin du agerraldia Pagazaurtunduak, Espainiako Gobernuaren Kantabriako Ordezkaritzaren egoitzan.
Maite Pagazaurtundua: “Lasaialdi moral sentsazio bitxi bat izan dugu”
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu