"Gatzak 25 urte daramatza kartzelan, Mandela 27 urtera atera zen. Baina Mandela ez zen irten lehengo Hegoafrika ezagutzeko; apartheid gainditu ostean atera zen, demokrazia eraikita eta askatasuna lortuta. Eta horrelaxe aterako da Euskal Preso Politikoen Kolektiboa ere". Hala zioen Arnaldo Otegik 2005ean, Jose Mari Sagardui Gatza-ren omenaldi ekitaldian, eta Mandela eta Gatza alderatzea gehiegizkoa iruditu zaio Espainiako Auzitegi Nazionalari, "eta faltsua".
Epaimahaiaren ustez, Mandela "arrazoi ideologikoengatik" egon zen espetxean, "inoiz ez zuen indarkeria erabili izan. Preso politikoa izan zen. Aldiz, Sagarduik oso delitu larriak dauzka. Beraz, zer ikusteko dute biek? Ezertxo ere ez", diote epaian Angela Murillo, Teresa Palacios eta Juan Francisco Martel epaileek.
Sagarduik kartzelan segitzen du. 1995ean bete zituen espetxealdiaren hiru laurdenak.
Mandela eta Sagardui
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu