Manifestazioa egingo du ezker abertzaleak gaur Durangon

2008ko abenduaren 6a
13:33
Entzun
Espainiako Konstituzioak gaur 30 urte betetzen dituela eta, hainbat ekitaldi izango dira Euskal Herrian. Ezker abertzaleak manifestazioa egingo du Durangoko Landakon 17:00etan Autodeterminazioaren bidetik independentzia lelopean. Horrela egingo du protesta Espainiako Konstituzioaren aurka.

Ezker Batuak elkarretaratze batekin aldarrikatuko du bestelako konstituzio bat. Donostiako Antigua auzoko Heriz pasealekuan bilduko da 11:15ean Konstituzio federal eta errepublikar baten alde.

Segi erakundeak, bestalde, Konstituzioaren aurka kalera atera eta Espainiako sinbologia apurtzeko deia luzatu du, eta independentzia aldarrikatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.