Manifestaziora deitu dituzte kooperatibistak gaur, 18:00etan

2013ko urriaren 31
10:14
Entzun

"Enpleguen defentsaren alde" Fagor Etxetresnak eta Edesako langileak manifestazio batera deitu dituzte gaurko. Arratsaldeko seietan izango da, Fagor Etxetresnek Arrasateko San Andres auzoan duen lantegitik hasita.

Aurrera begira Fagor Etxetresnak desagertzen bada, mugimendu kooperatiboak elkartasunari eustea espero dute agintaritza organoek, eta, horri esker, lanpostua galduko duten langileentzat irteera duina lortzea.

Langile batzuk bestelako enpresetan kokatuta, beste batzuentzat jarduera berriak sortuta, edo erretiro nahiz aurre erretiroak hartzea erraztuta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.