Josu Jon Imaz EAJko presidenteari ez zaio gustatu EGI alderdiko gazteen erakundeak konponbidearen aldeko manifestazioarekin bat egitea. Gaurko manifestazioan ez parte hartzeko erabakia EBBk hartu zuela, eta, ondorioz, "militante eta erakunde guztiak" behartzen dituela ohartarazi dio EGIri.
"EAJko zuzendaritzak joan den astelehenean aho batez hartu zuen manifestazio horretan ez egoteko erabakia. Erabaki horrek, beraz, militante guztiak lotzen ditu. EAJko militanteek ez dute gaur manifestazio horretan egon behar. Militante eta erakunde guztiei eragiten die", esan du Imazek Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan.
Manifestaziora ez joateko erabakiak "alderdiko militante eta erakunde guztiei" eragiten diela ohartarazi dio Imazek EGIri
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu