Honako aldarrikapen manifestatua irakurri dute futbolariek:
Ofizialtasuna: «Gure helburua da Nazioarteko Futbol Federazioko (FIFA) kide izatea lortu eta Euskal Herriko selekzioak nazioarteko txapelketa ofizialetan herri gisa parte hartzeko aukera izatea».
Nazioa: «Nazio bat garelako dagokigu nazioarteko txapelketa ofizialetan parte hartzeko aukera izatea.
Zailtasunak: «Badakigu helburua lortzeko egiten ari garen bide honetan zailtasunak daudela, oztopo legalak besteak beste».
Borondatea: «Badago bereziki kezkatzen gaituen zerbait: kanpotik jartzen dizkiguten aitzakipean edo, geure buruari mugak jartzen ari ote garen sentsazioa sortzen zaigu sarritan. Zentzu horretan, Euskadiko Futbol Federazioak daraman lan ildoarekin ez gaude erabat ados».
Zuzentzekoak: «Federazioak partidak aurkezteko egiten dituen agerraldietan selekzioari izaera autonomikoa emanaz ‘Euskadi’ erabili ordez ‘Euskal Herria’ erabiltzea».
Oharra: «Zelaiko lanari bulegoetako eta beste esparruetako lana gehituko zaionaren itxaropena dugu, bestela, partidak jokatzen jarraitzeak ez luke zentzurik».
MANIFESTUA: 'Nazio bat garelako, ofizialtasuna!'
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu