Mari Mar Blanco PPko legebiltzarkide izango da, hauteskundeetako emaitzen arabera eserlekua egokitu ez bazaio ere. Albiste agentziek PPko iturriak aipatuz zabaldu dutenez, EAEko PPk erabaki du Arabako zerrendan postu bat gora mugitzea Blanco, legebiltzarkide izan dadin. PPk bost eserleku atera ditu Araban, eta Blanco seigarrena da. Miguel Angel Blanco ETAk hil zuen PPko Ermuko zinegotziaren arreba 2009an sartu zen Eusko Legebiltzarrean, eta bertan jarrai dezan nahi du alderdiko zuzendaritzak. Antonio Basagoitik berak hartu du erabaki hori. Alderdiak ez du jakinarazi haren ordez zerrendako nork egin beharko dion uko bere eserlekuari, baina hautetsi hauetako bat geratuko da Eusko Legebiltzarretik kanpo: Iñaki Oiartzabal, Javier Maroto, Laura Garrido, Carmelo Barrio edo Mari Carmen Lopez de Okariz.
Mari Mar Blanco legebiltzarkide izango da, PPk hauteskunde zerrenda aldatuta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu