Maria Rovira (CUP): "78ko giltzarrapoa irekitzen ari gara Katalunian"

2017ko irailaren 13a
13:19
Entzun

CUPekoen ekitaldian izan da Amagoia Mujika BERRIAko kazetaria, eta bertan egunkariko irakurleentzako hitz batzuk eskatu dizkio Maria Rovira Bartzelonako zinegotziari.

"Esango nieke hemen, Katalunian, giltzarrapo bat irekitzen ari garela, 78ko giltzarrapoa irekitzen ari garela. Badugu esperantza katalanok herrialdearen zati batean, Katalunian, bizitzen ari garen prozesuak askatasunerako ateak zabalduko dizkiela Espainiar estatuko beste hainbat herriri ere, bai Euskal Herriari eta baita Herrialde Katalanei ere".

"Esango nieke ilusioz eta pozik gaudela, eta errepresioaren aurrean kalera irteten jarraituko dugula. Urriaren 1ean bozkatzera joango gara, eta era horretan prozesu konstituziogile bat hasiko dugula, langile klasearentzat eta pertsona guztientzat bizitza duina lortzea ahalbidetuko diguna". Bideoa: Maria Rovira, CUPeko zinegotzia.

[youtube]https://youtu.be/bV3CPwzpkzY[/youtube]

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.