Hilketa Iruñean
Martin Azpilikueta kaleko dendariak ordu erdiko geldialdia egin dute Berruetaren omenez
Eguerdian hasita, ordu erdiko lanuztea egitea, eta, ondorioz, dendak ixtea, erabaki dute Iruñeko Donibane auzoko Martin Azpilikueta kaleko dendariek; hots, larunbatean Espainiako polizia batek hil zuen Angel Berruetak okindegia zuen karrikakoek. Dendan bertan hil zuen poliziak Berroeta. Keinu horren bidez gertatutakoa salatu dute dendariek, eta, halaber, elkartasuna adierazi Berruetaren familiari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu