Kataluniari buruzko mahaingurua antolatu du Martin Ugalde Foroak azaroaren 18rako (asteazkena), Toni Strubellen liburua oinarri hartuta: Nahikoa da esateko unea iritsi da. Kataluniak Espainiarekin duen asperdura ulertzeko gakoak.
Hizlariak: Toni Strubell (liburuaren egilea), Martin Aranburu (liburuko hitzaurrearen egilea) eta Carles Mora i Tuxans (Arenys de Munteko alkatea). Moderatzailea: Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendaria.
Andoainen (Gipuzkoa) izango da ekitaldia, Martin Ugalde Kultur Parkeko areto nagusian, 19:00etatik aurrera. Deialdia irekia da. BERRIA.INFOn mahaingurua zuzenean ikusteko aukera izango da.
BERRIA egunkariak eta Martin Ugalde Kultur Parkeak antolatzen dute foroa eta, batik bat, euskal gaiak jorratzen dituzte. 2005eko azaroan sortu zuten; Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako orduko lehendakaria izan zen hizlari lehen ekitaldian.
MARTIN UGALDE FOROA. Kataluniari buruzko mahaingurua gaur zortzi, Andoainen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu