Martin Ugalderen heriotza
Martin Ugalde gogoratu dute bere izena daraman kultur parkean
Arratsaldeko 6etan Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean omenaldi xume baten bidez gogoratu nahi izan dute bertako langileek. Omenaldira euskal kulturako eta politikako pertsona ugari urreratu da. Bertan izan dira besteak beste Anjeles Iztueta Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua, Juan Mari Torrealdai idazlea, Joanmari Larrarte Berria egunkariko administrazio kontseiluko idazkaria, Arnaldo Otegi eta Pernando Barrena Batasuneko kideak, Xabier Mendiguren Kontseiluko idazkari nagusia eta Sebastian Lizaso bertsolaria. Torrealdaik hartu du hitza Ugalderen bizitza gogoratzeko, kultur parkea eraikitzeko Ugaldek jarritako lehen harriaren ondoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu