LAB sindikatuaren deialdi aintzat hartuz, Andoaingo (Gipuzkoa) Martin Ugalde Kultur Parkeko langileek ordu laurdeneko lanuztea egin dute eguerdian Angel Berrueta iruindarraren eta Kontxi Sanchiz hernaniarraren heriotzak salatzeko. Lanuzteaz gain, elkarretaratzea egin dute Kutur Parkearen atarian.
Hainbat enpresa eta kultur erakunderen egoitzak daude Martin Ugalde Kultur Parkean; hala nola, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluarena zein'Berria' egunkariarena.
Martin Ugalde Kultur Parkeko langileek ordu laurdeneko lanuztea egin dute Berruetaren eta Sanchizen heriotzak salatzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu