Martin Ugalderen irudia garbitzeko eskatu dio Ana Mari Martinez alargunak Del Olmori

2004ko abenduaren 2a
16:19
Entzun
Ana Mari Martinezek Martin Ugalde bere senarra zenaren irudi publikoa garbitzeko eskatu dio Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Juan Del Olmori, ETBn egindako adierazpenean.

"Martin Ugalderen reabilitazioa publikoa eskatzen dut gaur. Eta ez badiote ematen, nire ilobei uzten diet aitonaren kurrikulum vitea, eta bere indar guztiarekin, lan eta dedikazio askorekin, bere bizia gure herria den Euskadiri eskaini ziola esango diet, bere nortasun eskubidea aldarrikatuz. Eskari honekin idatzi bat bidali diot Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Juan del Olmori".

Orain hitz egiteko aske sentitzen dela dio Ana Mari Martinezek, eta lagundu dioten Instituzio eta banakakoei eskertu nahi diela.

'Egunkaria auziarekin' asko sufritu duela aitortu du Martinezek, kontu korronteak desblokeatu dizkioten arren. Gainera, bihar Espainiako Auzitegi Nazionalera joan behar duten 'Egunkaria auziko' auzipetuengatik kezka azaldu du.

"Zain eta kezkatuta egoteko garaia da berriz ere. Etxera itzuli daitezela nahi dugu, beraien zain gaude".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.