Martinez Lizarduikoaren atxiloketa salatu du UEUk

2004ko apirilaren 1a
16:12
Entzun
Alfontso Martinez Lizarduikoaren atxiloketaren kariaz, UEU Udako Euskal Unibertsitateak honako agiria plazaratu du:

"Alfontso Martinez Lizarduiko UPV/EHUko irakasle eta euskaltzalearen atxiloketa dela eta Udako Euskal Unibertsitateak (UEU), bere kezka eta, aldi berean, bere salaketa helarazi nahi dio gizarteari. Alfontsoren irakasle eta idazle lanak aski ezagunak dira, bereziki, euskal kulturan eta euskaltzaleen artean. Azken aldiotako euskaltzale eta euskal kulturaren aurkako jazarpenak direla eta, arrazoiak badaude egon aztoraturik egoteko atxilotuak jasan dezakeen tratuaz inkomunikazio aldian. Horiek guztiak direla, Alfontso eta sendiekiko elkartasuna adierazi nahi dugu; bere askatasuna eskatzearekin batera euskalgintzaren aurkako erasotzeari behin betiko uztea eskatzen dugu".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.