Martxoaren 9ko grebaren ondorioz ezker abertzaleko buruzagiak kartzelatzea ez du ulertzen Ramon Etxezarretak

2006ko martxoaren 17a
15:42
Entzun
Juan Mari Olano Askatasuneko buruzagia eta Juan Joxe Petrikorena Batasunekoa espetxeratzeko Grande Marlaska epailearen erabakia kritikatu du Ramon Etxezarreta Donostiako Udaleko PSE-EEko zinegotziak. Etxezarretaren iduriko, ulertezina da greba egun baten harira inor espetxean sartzea, eta protesta egun horretan gertatu ahal izan diren indarkeriazko ekintzen errudun grebaren deitzaileak egitea.

Euskadi Irratiko politikarien solasaldian egin ditu adierazpen horiek Etxezarretak: "Ez dakit nola froga daitekeen grebak deitzea delitu egite bat dela", agertu du. "Eta ikaragarria da egun horretan gertatu ziren bortxa gertaerak greba deitzaileen kargu izatea, eta greba deitzaileak izatea errudun. Hori guztia ezer izatekoetan arraroa da".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.