Mas: "Egungo egoerak hitz egitera, negoziatzera eta akordioak adostera behartzen gaitu"

2015eko abenduaren 31
14:16
Entzun

Generalitateko presidente Artur Masen gabonetako mezuan eman du zeresana. Oposizioak aho batez leporatu dio ustelkeria auziaz hitzik ez egitea eta soilik CUPi zuzendu izana. 

Izan ere, Masek erabakiak hartu eta "gobernu egonkorra" eraikitzen laguntzeko eskatu zion bart CUPi. "Herritarren erabakitzeko eskubidearen alboan, ordezkari politikoek erabakitzeko betebeharra dute", esan du presidenteak eta gogoraazi du hiru hilabeteren ostean gobernu berria osatzeko zain jarraitzen dute katalanek. 

"GObernua izango dugun erabakitzeko legezko epea urtarrilaren 10ean amaituko du. Data hori baino lehen ezin dugu hauteskunderik aurreratu; horren ondoren, ordea, ez dugu beste aukerarik. Beraz, ez dugu tarte luzerik", ohartarazi die Masek CUPeko kideei. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.