Fracking-ari ateak isteko ordua dela ohartarazi du EH Bilduko legebiltzarkide Oskar Matutek: "Frogatua dago lurpea suntsitzen duela, nekazaritzarako eta bizitzarako oinarrizkoak diren beste ekintzetarako bateraezin bilakatuz".
EAJko eledun Joseba Egibarrek, ordea, "estrategia ukatzaileak" bultzatzea egotzi dio koalizioari eta lurpean dagoen energia iturri horrek eskaintzen dituen irtenbideak ikertzearen aldeko apustua egin du beste behin. "Ikertzaileek ondo dakite zer egin daitekeen eta zer ez". Harekin bat etorri da PPko bozeramaile Laura Garrido ere.