"Tourrarekiko, txirrindularitzarekiko eta geurekiko begiruneagatik utzi dugu Tourra". Hala esan du Josean Fernandez Matxin Saunier Duval taldeko zuzendariak, Riccardo Ricco taldeko ziklistaren positiboaren berri izan eta itzulia uztea erabaki dutenean. "Egoera ulergaitza da".
Zer gertatu den jakin nahi duela adierazi du, eta kontranalisia eskatuko dutela. "Guk ez dugu ezer ezkutatzen. Egoera larria da. Ezin dugu esan taldearen bukaera denik; ikusiko dugu zer pasatzen den".
Ricco "lurjota" dagoela jakinarazi du Matxinek.
Matxin: "Begiruneagatik utzi dugu"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu