Mauritaniaren ustez, erabakia ez dago justifikatuta

2008ko urtarrilaren 4a
15:22
Entzun
Lisboa-Dakar Rallya ez jokatzeko erabakia kritikatu du Mauritaniak, "ez dagoelako justifikatuta". Babah Sidi Abdallah Mauritaniako Kanpo Gaietako ministroaren arabera, “osagai berri batek ere ezin ditu justifikatu antolatzaile frantziarren kezkak, rallya inongo arazorik gabe jokatzeko segurtasun neurri guztiak hartu baititugu”. Mauritaniak hiru mila polizia jarriak zituen horretarako.

Gaurko erabakia "albiste txarra" izan da Mauritaniarentzat, urtero-urtero milaka turista joaten baitira hura ikustera, eta horiei esker diru sarrera garrantzitsuak izaten ditu herrialdeak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.