Mayor Orejak dio "egiari zerbitzua" egin diola berak

2010eko martxoaren 26a
09:58
Entzun
Gustura azaldu da gaur Jaime Mayor Oreja PPko europarlamentaria, aste honetako adierazpenekin "egiari zerbitzua" egin diola adierazi baitu. Espainiako Barne ministro ohiak asteartean zioenez, "gatazkaren konponbide prozesuko bigarren zatia" da gertatzen ari dena, eta "bi data esanguratsu daude: [2011ko] udal eta foru hauteskundeak eta orokorrak. ETA udaletxeetan eta beste euskal erakundeetan egoteko ahalegina egiten ari dira, eta ETAk gero mesedea itzuli egingo lioke Zapaterori, honek irabazteko boz orokorrak". Gaur, asteazkenean bezala, berretsi egin ditu adierazpenok, "ekintzak eta jarrerak baitaude, eta ezker abertzalearen agiriek egiaztatzen dute hori dena".

Mayor Orejak Cope irrati katean adierazi du aspalditik ari dela hori esaten, baina Mariano Raxoi PPko presidenteak ez diola behin ere ohartarazi halakorik ez esateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.