Memorial bat ezarriko dute Rambletan

2017ko abuztuaren 23a
18:19
Entzun

Ada Colau Bartzelonako alkateak jakinarazi duenez, udalak memorial bat ezarriko du Rambletan, ostegunean kale horretan izandako erasoan hildakoak gogoratzeko.

Tokiko Segurtasun Batzordearen bileraren ostean, Colauk azaldu du Ramblaren erabilera plan berezia segurtasun egoera berrira egokitu beharko dela. Gainera, batzorde horretan erabaki dute mossoen eta udaltzainen presentzia ugaritzea Bartzelonan, eta aztertu egingo dute hiriko hainbat kale soilik oinezkoentzat izateko aukera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.