Boris Tadic. Alderdi Demokratikoko hautagaia eta jarduneko presidentea

Mendebaldeko erreformista

­A. E.
2008ko otsailaren 3a
00:00
Entzun
Slobodan Milosevic agintean zegoela, hainbat aldiz kartzelatu zuten Boris Tadic (1958, Sarajevo, Bosnia-Herzegovina), Gobernuaren kontrako protestetan parte hartzeagatik. Hain zuzen ere, bera izan zen Milosevic agintetik kendu zuen Bulldozerren Iraultzaren protagonistetako bat. Horren ostean, Mendebaldearen laguntzarekin sortu zen gobernuko kide izan zen. Hainbat erreforma bultzatu zituen exekutibo horrek, eta irabazi gutxiko langileen belaunaldi oso bat sortu.

2004an iritsi zen presidentetzara, Alderdi Demokratikoko buruzagitza hartu zuen urte berean. Orain bigarren agintaldiarengatik ari da borrokan, Serbia Europan sartu zuen buruzagi gisa gogoratua izatea da haren ametsa. Baina Kosovoren independentziari ere egin beharko dio aurre aukeratzen badute. Ezkondua dago eta bi seme-alaba ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.