LAB, ESK, Hiru, ELB, EHNE eta EILAS sindikatuek euskal presoekiko eta haien senide eta lagunekiko "mendeku politika amaitzeko" eskatu diete gaur Espainiako eta Frantziako gobernuei. Sindikatuok gaur goizean Donostian egindako agerraldian bidali diete mezu hori gobernuei; agiri bateratua irakurri dute.
Euskal presoen sakabanaketa salatu dute, eta presoek "oinarrizko eskubideen urraketa sistematikoa" pairatzen dutela adierazi dute.
Etxerat erakundeak gaur arratsalderako eta urte zahar egunerako mobilizazioak antolatu ditu, eta LAB, ESK, Hiru, ELB, EHNE eta EILASek bat egin dute ekimenekin. Gizarteari beraietan parte hartzeko dei egin diote, bide batez.
Amnistiaren Aldeko Mugimenduetako (AAM) kideak Donostian Artzai-Onean izan dira gaur goizean, presoen senideek daramaten itxialdian. Ondoren, AAMk elkarretaratzea egin du Donostian bertan, PSE-EEren egoitzaren aurrean.
"Mendeku politika amaitzeko" eskatu dute LAB, ESK, Hiru, ELB, EHNE eta EILAS sindikatuek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu