Joan Mesquida Espainiako Poliziaren eta Guardia Zibilaren jarduneko zuzendariaren ustez, ETAk gaur Bilbon egindako atentatua "haren beste abisu bat da". Mesquidaren iritziz, "gaurko atentatuaren helburua ez zen hiltzea, baina goiz da ondorioak ateratzeko. Dena den, ETA gaurkoa bezalako erakustaldiak hilketekin txandatzen ari da, gaitasuna duela frogatu nahian".
Mesquidak dio Espainiako eta Frantziako Poliziak "prest" daudela ETAren indarkeriari aurre egiteko, "orain arte erakutsitako eraginkortasunarekin".
Gaur egin du hark azkeneko agerraldia Espainiako Poliziaren eta Guardia Zibilaren jarduneko zuzendari gisa, Parisen. Espainiako Gobernuak oraindik ez du izendatu haren ordezkoa. Mesquidak Turismo Sailean jardungo du hemendik aurrera.
Mesquida: "ETAren beste abisu bat da"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu