PPk Nafarroan alderdia sortzea erabaki duen arren, Miguel Sanz UPNko eta Nafarroako Gobernuko presidenteak adierazi du "oso lasai" daudela bere alderdian. PPren erabakia errespetatzen dutela ere azaldu du. "Dena dela, ez gara isilik geratuko, ez garelako ituna apurtzearen erantzuleak, hala leporatu nahi badigute ere. PPk hautsi du akordioa".
Bilera batean zegoela poltsikoko telefonora iritsi zaion mezu baten bidez jakin du Sanzek PPren neurriaren berri, eta berak beti Nafarroaren alde jardun duela azpimarratu du.
Miguel Sanzek dio "oso lasai" dagoela
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu