Espainiako Poliziak Mikel Garaiondo atxilotu du gaur goizaldean Eibarren (Gipuzkoa) eta Maider Egiguren Azpeitian (Gipuzkoa). Polizia iturrien arabera, bi atxiloketa hauek astearte goizaldean Espainiako Poliziak, Gipuzkoan, Iruñean eta Sevillan egindako hamabi atxiloketekin zerikusia dute.
Polizia iturriek emandako azalpenen arabera, atxiloketa berrietako bat atzo gauean izan zen, eta bestea gaur goizean egin dute.
Astearteko operazioaren haritik, Ibon Fernandez Iradi 'Susper' ETAko kideari atzemandako agiriekin zutela zerikusia atxiloketek azaldu zuen Angel Acebes Espainiako Barne ministroak. Halaber, ETAren sarea berregiteko ahaleginean jardutea egotzi zien atxilo hartutakoei.
Polizia operazioa
Mikel Garaiondo atxilotu du Espainiako Poliziak Eibarren eta Maider Egiguren Azpeitian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu