Mikel Jauregi presoa libre geratu da, zigorra beteta
Mikel Jauregi bilbotar presoa larunbatean libre geratu zela jakinarazi du gaur Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. 2003ko otsailaren 19an atxilotu zuen Espainiako Poliziak, ETArekin harremana izatea egotzita. Epaitu ondoren zazpi urte eta sei hilabeteko espetxe zigorra jarri zioten eta espetxe zigorra osorik beteta libre atera da. Topas (Espainia) espetxean eduki dute azken urteotan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu