Mikel Lizarribar presoaren bikoteak espetxerako bidean istripua izan du

2009ko martxoaren 23a
13:13
Entzun
Mikel Lizarribar Bilboko presoaren neska-lagunak eta haren lagun batek auto istripua izan zuten Teruelgo (Espainia) espetxe bidean, herenegun, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez. Bikotekideak buruan eta bizkarrean kolpeak jaso zituen, eta ondorioz, ospitalera eraman zuten.

Gaur 20:00etan mobilizazioa egingo dute Bilbon, Santutxuko Karmelo plazan istripuagatik protesta egiteko eta presoen egoera salatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.